XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Tekleatu ondokoa: - Sakatu RETURN tekla.

Unitateetako argiak txandaka piztuko dira sistema eragileak disko-unitate bakoitza atzitu ahala.

Fitxategi bakoitzaren izena pantailan agertuko da A unitatetik B unitatera kopiatzen den bitartean.

Fitxategi guztiak kopiatu direnean, zenbat fitxategi kopiatu diren adierazten duen mezu bat azalduko da.

Honelakoa izango da mezu hori: (26 Fitxategi kopiatu).

COPY komandoa disko batetik bestera fitxategi bat edo gehiago kopiatzeko erabiltzen da.

Asko erabiltzen den komandoa da, ikus dezakezun bezala, eta segurtasun-kopiak edo sistemarik gabeko diskotan banatzen den softwarearen kopiak prestatzeko erabil daiteke.

Eragiketaren amaieran azaltzen den mezuak kopiaketa jakin batean zenbat fitxategi kopiatu diren esaten dizu.

Sistemaren konfigurazioa.

Z-100 PC serieko ordenadoreei era askotako inprimagailuak, modemak, eta hala Centronics paralelo seinaleak nola RS-232 serie seinaleak erabiltzen dituzten beste gailu batzuk konekta dakizkieke.

Atal honetan MS-DOSen CONFIGUR zerbitzaria zure sistema eragilea gailu desberdinekin erabiltzeko moldatu ahal izateko nola erabil daitekeen erakusten da.

CONFIGURek urratsez urrats gidatuko zaitu zure inprimagailua eta telefono-modema (edo beste periferiko bat) konektatzeko behar diren baldintzak hautatzekoan.

OHARRA: Zenith Data Systems-ek saltzen ez duen zenbait periferikok kable egokiak prestatzea eska dezake funtzionamendu egokia lortzeko.